Kirolarientzako Fadura egoitza
Getxoko egoitza
Getxoko egoitza
Eusko Jaurlaritzaren kirolarientzako Fadura egoitza kirolarientzat bakarrik den ostatua da eta inguru egokia eskaintzen du haien kirol ibilbidea kirol-giroan indartzeko; izan ere, instalazioak ditu Hobekuntza Teknikorako Zentroaren eraikinean bertan eta Fadurako kirol-hirian. Hantxe dago egoitza.
Ostatu ezin hobea da txapelketen eta denboraldien aurreko kontzentrazioetarako eta entrenamendu trinkoetarako, gure zerbitzu guztiak kirolarien beharretara egokituta baitauzkagu.
Zerbitzua
Elikadura da kirolarientzako gai garrantzitsuenetako bat eta horregatik eskaintzen ditugu zenbait zerbitzu: ostatua eta gosaria, mantenu erdia eta mantenu osoa. Menuak kirolarien elikagai-beharretara egokitutakoak izaten dira. Badugu egonaldi luzeak egiten dituztenentzako erabilera indibidualeko sukaldea ere.
Instalazioak
Lehen mailako kirol-instalazioak ditugu eraikinean bertan: gimnasioa giharrak lantzeko edo entrenamendu kardiobaskularretarako eta askotariko kiroletarako pista estalia, taldeko kiroletarako (saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, boleibola…) aukera ematen duena eta saskibaloiko eta boleiboleko bi kantxa aldi berean eta bereizita erabiltzeko aukera ere badago.
Kokapena
Egoitza Bizkaiko Getxo udalerrian dago, kirol-ingurune batean, jende asko pilatzen den lekuetatik urruti eta hondartzetatik eta egonaldi lasaia egiteko espazioetatik gertu.
Bilbora errepidez (autobidean 15 minutu), autobusez edo metroz (20 minutu) joan daiteke bertatik.
Bilboko nazioarteko aireportua 15 minutura autobidez.
Santander, Donostia eta Gasteiz ordubetera errepidez.