Egoitza

Fadura Kirolarientzako Egoitzak

Ostatu espezializatua eskaintzen die kirolariei, kirol-ibilbidea indartzeko eta hobetzeko ingurune egokia behar dutenean.

SUSPERTU SL garatutako zerbitzua da. Enpresa horrek, laneratzeko enpresa da eta irabazi-asmorik gabekoa, esperientzia handi du egoitzen zein ostatuen kudeaketan, Eusko Jaurlaritzak Getxon duen Hobekuntza Teknikorako Zentroaren eraikinaren osagarri. Bertako kirol-eskaintza ere oso zabala da.

Babestutako enpleguaren aldeko gure apustuaren bidez, aldaketa sozialaren aldeko apustua egiten dugu, zailtasun iragankorrak dituzten pertsonek etorkizun hobearekin amets egin dezaten lagunduz.

Fadura Kirolarientzako Egoitza Eusko Jaurlaritzako Hobekuntza Teknikorako Zentroko bigarren solairuan dago kokatuta, eta Bizkaiko Getxoko Udaleko Getxo Kirolak erakundeko Fadurako Kirol Hirian dago integratuta.

Egoitzak erosotasun eta aukera ugari eskaintzen ditu kirol-giroan (kirolariak baino ez dira erabiltzaileak), eta zenbait instalazio ditu: gimnasioa eta kirol anitzeko kantxa estalia, esaterako. Horrez gain, Fadurako Kirol Hiriko udal-instalazioak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du.

Fadurako HTZn dauden kirolarientzat oso abantailatsua izango da egoitza-zerbitzuak eskaintzen dituen eremu pribatuan eta erabateko kirol-giroan bizitzea.