Kirol-instalazioak

Gimnasioa & Kirol anitzeko pista estalia

Zer ordutan adierazi ondoren, Fadura Egoitzako kirolariek HTZko kirol-instalazioak erabili ahal izango dituzte:

Gimnasioa. Muskulazio-lanetarako eta entrenamendu kardiobaskularrerako dago hornituta. Bakarrik errendimendu altuko taldeek erabili ahal dute.

Kirol anitzeko pista estalia. Bertan, hainbat talde-kirol egin daitezke (saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, boleibola…).

Era berean, hitzarmena sinatu du Getxo Kirolak erakundearekin, goi-kalitateko eskaintza oso-oso duten instalazioak erabiltzeko:

  • Atletismo-pista (2010ean zaharberritua).
  • 2 igeritoki estali (olinpikoa, 50 metrokoa; eta bestea, 25 metrokoa).
  • Fitness eta muskulazio gela.
  • Zenbait jarduera fisiko egiteko gimnasioak eta gelak, gimnasiako elementuak eta guzti.
  • Egurrezko zorudun kiroldegi estalia.
  • Pilotalekuak: bi pilotaleku luze (zesta eta pala), labur bat eta trinkete bat.
  • Padel-pista estaliak eta atari zabalekoak.
  • Lau futbol-zelai (hiru, belar artifizialekoak; eta bat, belar naturalekoa).
  • Tenis-pista estaliak (pista azkarra) eta atari zabalekoak.
  • Kirol anitzeko pistak.
  • Belar naturaleko rugby-zelaia.
  • Belar artifizialeko areto-futboleko zelaia.
  • Belodromoa.
  • Belar-hockeyko zelaia.

Instalazio horiek egoitzaren ondoko Fadurako kirol-gunean bertan daude, baina, horrez gain, Getxoko Udaleko beste instalazio batzuk ere erabili ahal izango dira, Getxo Kirolak erakundekoak, hain zuzen ere.

http://www.getxo.net/castellano/kirolak/documentos/guia_instalaciones_2010.pdf