Kirolarientzako laguntasuna

Fadura Egoitzan lan egiten dugun giza taldearentzat funtsezkoa da etxetik kanpo dauden bitartean egoiliarrak lagunduta daudela sentitzea.

Horretarako, hurbilak gara, kezkak entzuten ditugu, helburuak lortzen laguntzen diegu eta testuinguru egokia eskaintzen diegu, euren kirol-jarduna hobetu dezaten.

Egonaldi luzeetan, gainera, inguruko ikastetxe edo unibertsitateren batean sartzen laguntzen diegu. Gainera, beharrezkoa izanez gero, egoiliarrek adituen tutoretza edo laguntza zerbitzua kontratatu dezakete, egonaldia errazagoa izan dadin. Hain zuzen ere, ikastetxearen eta egoiliarren (adingabeen) arteko zubia izango lirateke aditu horiek, eta haien hezkuntzaren jarraipena egingo lukete, Fadura Egoitzan dauden bitartean.