Nola iritsi

Kokapena

Egoitza Getxo Kirolak erakundeko Fadurako instalazioetako ingurunean integratutako eraikinean dago kokatuta, Getxoko erdialdean bertan. Dena dela, kirol-guneak eta natura ditu inguruan, Bolueko Hezegune Babestua duelako mugakide.

Horrez gain, Getxoko eta Sopelako hondartzetara zuzenean joateko bidegorria dago egoitzako atean bertan.

Oinez joanez gero, Getxoko erdialdea hamar minutura dago, eta Bizkaiko hiri handienetako bizitza sozial eta komertziala dago bertan. Horri esker, kirol-eremuaren lasaitasuna eta bizitza sozialaren hurbiltasuna eskaintzen dira.

Bilbo Handiko gerrikoarekin lotzeko autobideko irteera egoitzatik minutu batera dagoenez, Bizkaiko udalerri nagusiak ez daude oso urrun eta errepide onak daude.

Errepidez joanda, aireportua 15 minutura dago, eta bidaia osoa autobidean zehar egiten da.

Bilbora joateko hiri-garraioko bus-geltokia ere badago egoitzatik 50 metrora; eta metroko geltokia, 10 minutura, oinez joanda.

Fadura Kirolarientzako Egoitza
Avenida de los Chopos s/n.
HTZ Eraikina. 48992 Getxo
T 946 57 98 50
https://fadura.ateri.net/
fadura@ateri.net