Zerbitzuak

Fadura-zerbitzuak

WI-FI

Egoitza egokitua

Ikuztegia

Egongela

Pentsioa

Autobusa

Gela

Erabilera libreko sukaldaritza

Kirol-kantxak

Doako aparkalekua

Ostatua

Fadura Egoitzan, kirolarientzako 32 gela daude, hauetatik 2 egokituta desgaitasuna duen pertsonentzako, eta guzti-guztiek bainugela dute. Gelak banakakoak, bikoitzak eta lau eta sei lagunekoak ere izan daitezke.

Geletan, doako erabilera askeko WIFI dago, baita TB konexioa ere, egoiliarrek euren telebista jartzeko aukera izan dezaten.

Fadura Egoitzako ostatuan, gelak astean behin garbitzeko zerbitzua dago sartuta, baita oheko arroparen aldaketa ere.

Elikadura

Egoiliarrek honako mantenu hauek izango dituzte aukeran: ostatua eta gosaria (AD), mantenu erdia (MP) edo mantenu osoa (PC). Egoitzan, jantoki zabala dago, eta buffet-gosariak egingo dira bertan. Bazkariak eta afariak, ordea, Fadura jatetxeko jantokian egingo dira (jatetxe hau enpresa berberak kudeatzen du ere), Fadurako kirol-gunearen ondoan dagoen eraikin atxikian, hain zuzen ere.

Garbitegia

Egoitzan, egoiliarrek oso modu merkean garbitu ahal izango dute arropa, ikuzgailua eta lehorgailua ekipoa daudelako bertan.

Eremu bateratuak

Fadura Egoitzan, egoiliarrek askatasunez erabiltzeko eremu bateratuak daude:

TB gela: bideoak ikusteko parada dago eta beste egoiliar batzuekin telebista ikusteko eremua da, eta Digital+ dago jarrita.

Erabilera anitzeko gela: gosarietarako jantokia izango da, baina egunaren gaineratikoan, irakurtzeko, jokatzeko edo beste premia batzuk estaltzeko erabili ahal izango da. Telebista ere badago bertan.

Ikasketa-gela/Taldeen gela: unean uneko premien arabera, ikasketa-gela egoitzan bizi diren taldeen solasaldi eta bileretarako erabili ahal izango da.

Kirol instalazioen eskaerak

Bezeroek behar duten kirol instalazioen eskaeraren kudeaketaz arduratzen gara.